Atun-ontzidiaren isurpenak eta erregaiaren kontsumoa % 20 eta % 25 artean murrizteko helburua dugula medio, AZTI eta Galiziako Marine Instruments enpresa SUSTUNTECH (Sustainable Tuna Fisheries Through Advanced Earth Observation Tools) europar proiektuko lehenak dira. Eta Echebastar ere, jakina, beraiekin dago.
Egitasmoaren helburua zera da: sistema berriak garatzea erabaki hobeak hartu ahal izateko eta, beraz, arrantza-jarduera optimizatzeko. Horretarako, egitasmoak Marine Instruments konpainiaren buia satelitalek bildutako informazioa konbinatuko du gure ontzidiko atun-ontzi bitan (Euskadi Alai eta Jai Alai ontzietan) instalatutako sentsoreek lortutako datuekin. Informazio ozeanografiko hori hainbat elementuri esker eskuratuko du: Copernicus Lurra Behatzeko Europar Batasunaren Proiektua, machine learning teknikak eta AZTIk, Newcastle-ko Unibertsitateak (Erresuma Batua) eta Marine Instruments konpainiak garatutako adimen artifizialeko algoritmoak. Informazio horri guztiari esker, atunaren kokapenaren mapak eta nabigazioari buruzko gomendioak lortuko ditugu. Horrez gain, ibilbide onenak zehaztu ahal izango ditugu erregai-gastua gutxiagotzeko. Bestalde, sentsoreek emandako informazioa Copernicus-era bidaliko da ozeanoak behatzeko dituen ereduak hobetzeko helburuarekin. Hori datuen ekonomia zirkularra izan daiteke.
Gainera, proiektuak beste lankide batzuk ere baditu: alde batetik, Euskal Herriko Unibertsitatea; bestetik, industria-eremuko enpresak, hala nola Zephyr (Italia), Maridis (Alemania) eta Sintef (Norvegia).
Informazio gehiago eskuratzeko: https://www.sustuntech.eu/
#Alakrana #Echebastar #PuroAtún #SomosTunalovers #TunaloverrakGara