ECHEBASTARrek arrakastaz bete du urteroko MSC ikuskapena

MSC ziurtagiria duen Echebastar arrantza-konpainiaren bigarren urteroko ikuskapena bete da CABen behin betiko txostena argitaratu ondoren: https://echebastar.com/wp-content/uploads/2021/08/ECHEBASTAR-MSC-SECOND-SURVEILLANCE-AUDIT-REPORT-AUGUST-27-2021.pdf.

Ikuskapen-taldearen emaitzak erabat aldekoak dira eta Echebastar Sustainability Working Group (ESWG) taldearen iazko ekintzen arrakasta islatzen dute. Hala, baldintza indibidualetarako zehaztutako mugarriak bete egin dira. Egiaztapena lortzeko jatorrizko 8 baldintzen artean, bi erdietsi egin dira, eta beste 5 lortzeko aurrerapenak helburua baino aurrerago daudela jotzen da. Gainera, urteroko lehenengo ikuskapen-txostenaren ondoren ezarri ziren 9. eta 10. baldintzen aurrerapena xedea gainditzen ari dela baieztatu zen.

Informazio gehiago hemen: https://fisheries.msc.org/en/fisheries/echebastar-indian-ocean-purse-seine-skipjack-tuna/@@assessments.

Eta sar zaitez MSC UP TO DATE gunean MSC zigilu urdinari buruzko gure ekintzen berri izan nahi baduzu, gure web orrialdean argitaratzen ditugun txostenen eta dokumentuen bidez. Gardentasuna eta jasangarritasuna klik batean.

 

2018. urte-bukaeran, ECHEBASTARREK MSC Ziurtagiria lortu zuen Indiako ozeanoan lanpo sabelmarraduna arrantzatzeko. Mundu-mailan atuna arrantzatzeko sistema hori erabiltzen zuen lehenengo arrantza-konpainia izan zen MSC zigiluak ematen duen aintzatespena lortu zuena. MSC kontseilua mundu guztian arrantza-toki iraunkorrak eta ondo kudeatuak ziurtatzen dituen goreneko organo independentea da.

MSC egiaztagiriak kontsumitzaileari bermatzen dio Echebastarrek lanpo sabelmarraduna harrapatu eta ekoitzi duela arrantzatzeko goreneko irizpideak kontuan hartuz. Hala, Echebastarrek bere atuna harrapatu eta ekoizteko tratamenduaren bikaintasun-estrategiari eusten dio.

Echebastar, konpromisoa geureekin, konpromisoa ingurumenarekin, konpromisoa gure etorkizunarekin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude