Juan Basagoiti Aguirre, Echebastarko Merkataritza Zuzendaria.
Nola laburbilduko zenuke Echebastarren garapen komertziala?
2006an hasi zen Echebastarren historia bere harrapaketen merkaturatzaile gisa, enpresak merkaturatze-talde handiago bat uztea erabaki zuenean. Urte horretan bertan, Alakrana ontzia batu zen gure flotara eta zero azpitik 60 gradutan ULTRAIZOZTUTAKO hegalaburra ekoizten hasi ginen, zeina giza kontsumora bideratua dagoen, gordinik zein prestatua. Gauzak horrela, 2006a inflexio-puntu garrantzitsua izan zen.
Gure itsasontzietan ultraizozketa gehitu dugu eta kontserba-industriarako ez den kalitate altuko produktu bat daukagu; eta horrek bertikalki integratzera eta kontserbarako ez den arrain horren ekoizpenean parte hartzera eraman gaitu. Ekoizpenaren kontrolak retailerako produktuen garapena dakar berekin, bai “marka zurian” bai ECHEBASTARen gure ALAKRANA markan.
2006tik aurrera, ULTRAIZOZTUTAKO arrainaren ekoizpena etengabe hazi da, kontserba-industriarako arrainaren kalterako. Baina, jakina, ez dugu azken hori ahaztu, izan ere, gaur egun gure negozioaren % 90 da.
Gaur egun, zein da hegalaburraren industriaren egoera, eta zein paper jokatzen du bertan Echebastarrek?
Bizi dugun testuinguru honetan, zeinetan ziurgabetasun handia dagoen eta aldaketa izugarriak eta oso azkarrak ikusten ditugun, hegalaburraren industriak garai gogorra bizi du. Azken urteotan, gure jarduerari lotutako kostu guztiek inflazio oso handia jasan dute; eta hori ez da neurri berean gertatu nazioarteko merkatuetako hegalaburraren prezioan.
Bestalde, gure gizarteak hazkunde demografikoaren erronka handiari egin behar dio aurre; eta hazkunde horrek maila globalean gero eta handiagoa den biztanleria elikatu behar izatea suposatzen du. Gainera, oso modu heterogeneoan banatzen da hazkundea, eta horrek erantzukizun eta presio handiagoa gaineratzen dio enpresa honi, elikagaien industria osoari aurre egiten diona.
Garapen hori guztia, gainera, modu jasangarrian eta itzulkin sozial altu batekin lortu behar dugu. Beste modu batean egitea gure gizartearen porrota izango litzateke, eta sinpleki ez litzateke garapenik egongo, baizik eta guztiz kontrakoa.
Echebastarren gure industrian eta gure inguruan paper inspiratzaile bat jokatu nahi dugu. Alegia, gure baloreen eta gure praktiken arteko koherentziagatik izan nahi dugu erreferentzia.
Zein da Echebastarren proposamena? Zeintzuk dira bere bezeroak?
Echebastarren proposamen komertziala pertsonei zuzendutako apostua da. Beraz, gure ustez, haien ekintzak dira, haien zuzen ere, gure zuzeneko erosleen erabakiak bultza ditzaketenak. Erosle horien artean daude, adibidez, kontserbagileak, banaketa antolatua edo jatetxeak, eta horiei online dendan egindako erosketak batu behar zaizkie.
Ziurgabetasun handiko momentua bizi dugu; informazio gehiegi dago eta maiz desinformazio eta manipulazio bilakatzen da; inoiz ez bezalako abiaduran aldatzen den ingurua da hau. Horren guztiaren aurrean, gure proposamena merkatura, bezerora, hurbiltzean datza. Proposamen honetan, digitalizazioak eta berrikuntzak geroz eta garrantzi handiagoa izan behar dute bikaintasunera heltzeko.
Bezeroari proposatzen diogu kontsumitzeko unean hartzen dituen erabakiak ahalik eta arrazoituenak izatea, nahiz eta erosteko prozesuaren abiadura handia izan. Gure bezeroak haien erabakien eragina ebaluatzeko gai izatea nahi dugu, eta horretarako ahalik eta informazio eta egiazkotasun gehiena helarazten diegu. Ezin dugu ahaztu osasuna, bihozberatasuna eta antzeko palanken garrantzia. Gure proposamenak hau guztiau eta beste ezaugarri batzuk ere barne hartu nahi ditu, hala nola balio erantsi altua edo erantzukizuna, betiere zinezkotasuna eta egia oinarri direla. Eta zinezkotasuna eta egia pozetik bereizezinak direnez, azken finean gure proposamena gure bezeroei zoriontasuna eta poza sorraraztea da.
#Alakrana #Echebastar #SomosTunalovers #Atún