Sortu da U-BAI, zenbait erakunderen indarra batzeko xedez: eskualdeko enpresa eragileak, Urdaibaiko Biosferaren Erreserbako Zerbitzua, eta Bermeoko Behargintza eta Gernikako Lanbide Ekimenak eskualde-garapeneko agentziak. Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak ere laguntza eman dute.
Gure helburua Urdaibai LEHIAKORRA, BERRITZAILEA ETA BIZIA da, eta hori lortzeko lanean dihardugu, geure nortasunari eutsiz, alegia, eskualdea berezi egiten duen esentziari. U-BAIren bidez, munduari ateak irekitzen dizkion Urdaibai baten alde egiten dugu, herritarren ongizate ekonomikoa hobetzen lagunduko duten ekimen berritzaile eta jasangarriak garatuko diren Urdaibai baten alde.
Informazio gehiago hemen… https://ekintzaile.urdaibai.eus/ubai/
Eta adi ekintzaileak… U-BAI Up ere jaio da! Urriaren 7an, Urdaibaiko zenbait ekintzaile, gazte jakingura, enpresa, inbertitzaile eta erakunde Madariaga Dorrean bilduko gara, elkarrengandik ikasi eta denok batera Urdaibairen etorkizuna diseinatzeko. Historia inspiratzaileak entzungo ditugu, geure proiektuen berri emango diogu elkarri, eta zenbait dinamikatan parte hartuko dugu, ikasteko eta Urdaibaiko belaunaldi berriei egokitutako etorkizuna diseinatzeko.
Urdaibaiko ekosistema ekintzailearen parte izan nahi duzu? Urdaibain negozio bat sortzeko ideia bat daukazu baina ez dakizu nola gauzatu? Dagoeneko martxan dauden beste ekimen batzuk ezagutu nahi dituzu?
Urriaren 7an Madariaga Dorrean ikusiko dugu elkar!
Izen-ematea eta agenda… https://ekintzaile.urdaibai.eus/ubai/
Era horretan, Echebastarrek, U-BAIko kidea den aldetik, Urdaibairen etorkizunarekiko konpromisoa berresten du. Gure eskualdearen garapenaren alde gaude, haren ahalmenetan sinesten dugu, eta, horrexegatik hain zuzen, egitasmo pozgarri honetan murgildu gara. Ondo dakizuen bezala, gizarte-erantzukizun korporatiboa gure DNAren barruan dago. Batez ere, gure eskualdean, gure inguruan. Hazi ginen eta seme-alabei utziko diegun etxean.
Zerbait sortzen ari da gaur. Etorkizuna Urdaibain dago.
#Alakrana #Echebastar #GizarteErantzukizunKorporatiboa