3 SARE, HIRUREN KONTUA

Gastronomiazale amorratuak diren eta munduaren aurrean gure sukaldaritza-paradisua sustatzeko konpromisoa duten tokiko hiru enpresaren lankidetzari esker sortutako produktua da 3 SARE. Alakrana, ItsasMendi Upategia eta Növerek Events enpresek indarrak batu ditugu atunaren eta txakolinaren alderdi onenak konbinatzen dituen uztartze-dastaketa aparta eskaintzeko, Urdaibaiko aberastasun gastronomiko handia erakutsiz.

Esperientzia esklusibo eta paregabe batez gozatu eta produktu horien ekoizleak bertatik bertara ezagutu nahi dituzten eta gastronomia maite duten enpresa eta talde guztientzat pentsatutako esperientzia, baita banakoentzat ere.

3 SAREn kalitate goreneko Alakrana atun-platerak dastatzeko aukera izango duzu, ItsasMendi Upategiko zenbait txakolin-motarekin uztartuta, atunaren itsas zaporeak nabarmentzeko eta ahosabaian harmonia ezin hobea sortzeko zehatz-mehatz aukeratuak. Eta, hori guztia, Növerek Eventsen eszenaratze aparterekin.

Honelakoa izan zen bizipen gastronomiko bikain honen aurkezpena. Gurea, denontzat… 3 SARE!

Informazio gehiago: info@noverek.es

#Alakrana #Echebastar #Tunaloverrak #Atuna

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude