ECHEBASTAR kirol inklusiboarekin bat

Kapitulu berri bati ekin dio Echebastarrek aukera-berdintasunarekin duen konpromiso instituzionalak. Gure enpresak HAZSTENekin hitzarmen bat sinatu du Bermeon egiten dituzten jardueretan laguntzeko. HAZSTEN irabazi-asmorik gabeko erakunde bat da, Bizkaian dibertsitate funtzionala duten pertsonekin lan egiten duena, kirol eta jarduera fisikoaren esparruan.

HAZSTENekin lortutako hitzarmenari esker, ikasgela egonkorretan kirol inklusiboa bermatzeko behar diren gastuak ordainduko dira. Langileak kirol-arloan prestatutako pertsonak dira, baina sentsibilitate berezia dute dibertsitate funtzionala duten pertsonen kolektiboarekiko, eta arlo horretan ere formakuntza eta esperientzia espezifikoa dute.

Saio hauek IKASZTEN programaren barnean daude, zeinetan Ikastetxeetako Dibertsitate Funtzionala duten ikasleei eskola-orduetan Kirol Heziketako saio gehigarriak ematen zaizkien. Gaur egun, Bizkaiko 17 ikastetxek hartzen dute parte.

Era berean, Ikaszten programa Haszten erakundearen Jarduera Fisikoaren eta Kirol Egokitu/Inklusiboaren Hezkuntza Plan Integralaren parte da. Zuzeneko zubi gisa funtzionatzen du, Ikasleek Kirol Eskola Egokitu eta Inklusiboen Programaren bidez eskolaz kanpoko ordutegian kirola egin ahal izan dezaten. Gaur egun, 43 kirol-eskola daude Bilbo Handian zehar.

Echebastarrek bere poztasuna eta harrotasuna adierazten du ekimen hau babesteagatik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude