AENORen Arrantza Arduratsuko Hegalaburra ziurtagiria eskuratu du Echebastarrek

Echebastarrek jardunbide egokiekiko konpromisoa sendotzen jarraitzen du. Konpainia honek AENORen Arrantza Arduratsuko Hegalaburra (AAH) ziurtagiria eskuratu du. Errekonozimendu globala duen arau horrek ontzidiko beharginen eskubide sozialak eta lan-arlokoak bermatzen ditu, nazioarteko arau eta akordioekin bat eginez. Era berean, ziurtagiriak bermatzen du arrantza-arloko jardunbide onenak eta mundu osoan errekonozitutako estandarrak betetzen direla.

AAH ziurtagiriaren bidez, ekarpena egiten da hegalaburra modu jasangarrian harrapa dadin. Hala, itsasoak babesten dira, eta arrantzaleek ontzietan lan-, segurtasun- eta bizi-baldintza egokiak izatea errazten da. Gainera, ziurtagiriak hegalaburren trazabilitatea bermatzen du, arrantzatzen denetik zure mahaira heldu arte.

AENORen auditoretza egiten zaie bai ontzi atunketariari bai produktua lantzen duen markari, Zaintza Katearen Araudiaren bidez.

AAH ziurtagiria zenbait eragilerekiko konpromisoa da: langileekikoa, kontsumitzaileekikoa eta inguruarekikoa.

Elkarrekin aurrera goaz. Gure jendea zaintzen dugu.

Bagabiltza!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude