ERABAKIA: ECHEBASTARREN KONPROMISOA

Orain dela urte asko, Echebastarrek bere prozesuak eraldatzeko erabaki kontzientea hartu zuen, ingurumen-jasangarritasunaren ziurtagiria lortzeko. Horrela, arrantza industriala eta jasangarritasuna bateragarriak direla erakutsi zuen.

Dokumental honek gardentasunez azaltzen du zer egin genuen hori lortzeko eta Marine Stewardship Council jasangarritasunaren alorreko GKEak ezartzen dituen baldintza zorrotzak betetzeko.

Urteak behar izan ditugu ebaluazio-irizpide guztiak betetzeko eta Nekazaritza eta Elikadurarako Nazio Batuen Erakundeak (FAO) ezartzen dituen ‘jardunbide egokien munduko mailak’ lortzeko. Baina behin ere ez genuen zalantzarik izan hartu beharreko bideaz.

Eta ziurtagiria lortzea ez da bidearen amaiera. Izan ere, beharrezkoa da jardunbide egokiak betetzen jarraituko dugula bermatuko duten hobekuntzak etengabe ezartzea, jasangarri estatusari eusteko.

Jasangarritasunarekin konpromisorik ez hartzea ez da aukera onargarria, ez planetarentzat ez gure konpainiaren eta sektorearen etorkizunarentzat. Etorkizuna gaur hasten da, beti.

#Alakrana #Echebastar #Tunalovers #Atuna

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude