HASZTEN eta ECHEBASTAReko ALAKRANA, bidelagun

Haszten elkarteak 2014tik dihardu lanean dibertsitate funtzionala duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko, kirol inklusiboaren bitartez. Diziplinarteko taldea da, jarduera fisiko inklusiboa jorratzen duena Bizkaiko lurraldean, Euskadin. Gure etxean.

Haien lanaren berri izan genuenean, Echebastarreko Alakrana osatzen dugunok bertan egoteko beharra sentitu genuen; geure aletxoa jartzeko beharra, honek guztiak funtziona dezan. Orain, poz handiz, Hasztenekin batera bidea egiten gabiltzala esan dezakegu.

Gaur egun ekarpena egiten dugu, behar dituzten kirol inklusiboko monitoreak izan ditzaten. Ale txiki bat, mendi hau handia izan dadin.

Haszteneko tunalover maiteak, zuetaz harro gaude, eta eskerrak ematen dizkizuegu historia honen parte izaten uzteagatik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude