Langileak zaindu eta babesteko konpromisoari jarraituz, Echebastarrek ontzidia ordezkatzeko operatiboa Eusko Jaurlaritza eta Seychelleetako Gobernuarekin batera koordinatu du. Operatibo hori dagozkion osasun-neurriak zainduz gauzatuko da.
Lehenenik eta behin, ekainaren 22an, astelehenean, PCR probak egin zaizkie Indiako Ozeanora ordezkatzera doazen langile guztiei. Horri esker, koronabirusak erasandako kasurik antzeman ahal izango dugu.
Hurrengo urratsa 25an, ostegunean, izango da: egun horretan, Seychelleetako hegazkin batek Loiuko aireportuan lur hartuko du Echebastarko langileak hartzeko. Hegaldi horretan Bermeoko beste enpresa batzuetako beharginak ere joango dira. Enpresa horiek ere leku horretan jarduten dute: Pevasa, Inpesca eta Albacora. Horrez gain, Seychelles Petroleum-eko hainbat langile tartean egongo dira.
Echebastarren gure arrantzaleen osasun eta segurtasunaren aldeko konpromisoa berresten dugu gaur. Era berean, Euskadi eta Seychelleetako Gobernuen lankidetza eskertzen dugu, operatibo hori ahalbidetzeagatik.
Echebastar, konpromisoa geureekin, konpromisoa ingurumenarekin, konpromisoa gure etorkizunarekin.