Echebastarrek MSC egiaztagiria lortu du

ECHEBASTARREK MSC (Marine Stewardship Council) egiaztagiria lortu du lanpo sabelmarradunaren arrantzan Indiako Ozeanoan. Inguraketaren bidezko arrantzan, MSC agiria lortzen duen munduko lehenengo atun tropikalen arrantza-enpresa da. Agiria ematen duen kontseilua mundu guztian arrantza-toki iraunkorrak eta ondo kudeatuak ziurtatzen dituen goreneko organo independentea da.

MSC egiaztagiriak kontsumitzaileari bermatzen dio Echebastarrek lanpo sabelmarradunaren harrapatu eta ekoitzi duela arrantzatzeko goreneko irizpideak kontuan hartuz. Horrez gain, enpresak azken urteotan etengabe lan eginez baliabidearen jasangarritasunaren alde egin duen kudeaketa aitortzen du. Halaber, hori guztia lortu ahal izateko, hauen guztien esfortzu erraldoia beharrezkoa izan da: enpresako profesionalak, laguntzaileak, bertoko eta nazioarteko instituzioak, GKEak eta ziurtatze-prozesuan zehar konprometituta egon diren erakunde guztiak.

Echebastarrek bere atuna harrapatu eta ekoizteko tratamenduaren bikaintasun-estrategiari eusten dio. Ziurtagiri honek Indiako Ozeanoan arrantzatzen duen atun-sektorea bultzatzea espero dugu, etorkizuneko belaunaldientzako baliabideen jarraipena bermatzen duten konpromisoen bila.

MSC up to date

MSC up to date