Endika Etxebarria Crego, Echebastarreko chef/komertziala.
Chef komertziala, zer ote da hori?
Gure ikuspuntutik erabateko zentzu duen figura da. Gero eta gehiago, azken bezeroek, batez ere jatetxeen munduan, merkataritza-kudeaketa praktikoagoa eskatzen dute, sukaldaritza-balio handiagokoa. Bezeroak balizko erabilera gastronomiko berriak ezagutu nahi ditu, zelan ateratzen zaion etekina produktuari, zelan mantentzen den behar den bezala… Bezeroek asko baloratzen dute lan didaktiko hori, atunaren mundua konplexua baita espezieei, formatuei eta tratamenduei dagokienez.
Noiz eta zergatik sartu zinen Echebastarren proiektuan?
17 urte baino gehiago eman ditut ostalaritzan lanean, hainbat profiletako sukalde askotan, eta, azkenik, profil komertzialago baterantz lerratu nintzen. Echebastarren produktuen promozio batean, garai hartan ALAKRANA produktu-linea sortu berria zela, haren proiektua eta jendea ezagutu nituen, eta, hasiera-hasieratik, enpresa desberdina zela iruditu zitzaidan. Produktuak berezko argiz distiratzeaz gain, oso merkatu “kutsatuan”, haren taldeak eta lan egiteko moduak harritu egin ninduten. Haiek ere nik nuen profilaren bila zebiltzan, beraz, lehen begiratuko maitasuna izan zela esan daiteke. Eta hemen gaude.
Gastronomiari dagokionez, zer balio erantsi du Echebastarren ALAKRANA hegaluzeak?
Ontzi-flotan ultraizozketa (-60 ° C) ezarri duen lehen arrantza-enpresa industriala izatea oso apustu ausarta da. Eta didaktika handia behar da jendeari azaltzeko Alakrana produktu bat ikusten duenean, beira-arasa batean edo jatetxe batean, ez dela besteen moduko atun bat. Ontzian bertan ultraizoztearen ondorioz, ezaugarri guztiak, fisikoak zein kimikoak, bere horretan gordetzen dira desizoztu arte. Garapen mikrobiologikoa erabat geldituta geratzen da animalia bere habitatetik ateratzen denetik ordu gutxiren buruan, eta hori nabaritu egiten da, jateko orduan haragia leun eta zaporetsua baitu.
Gainera, gaur egun arraina izoztu beharra dagoenez, gure bezeroek gehiago baloratzen dituzte gure prozesuak. Izan ere, lana aurrezteaz gan, elikagaien segurtasuna bermatzen diegu guztiz.
Askotan nahasten dute gure produktua hegalabur edo atungorriarekin…
Zeharo logikoa da zalantza hori; izan ere, haragiaren koloreari gagozkiolarik –eta azken kontsumitzaileek, oro har, horren arabera jokaten dute–, gure atuna ere gorria da. Baina espezie desberdinak dira, bistan denez. Guk harrapatzen duguna, gehienbat, hegats horiko atuna (Yellowfin, Thunnus albacares) eta atun zerrendaduna (Skipjack, Katsuwonus pelamis) dira.
Inork ez zuen uste hegats horiko atunak ultraizoztea bezain tratamendu “fina” merezi zuenik. Izan ere, lehen ia guztia kontserbara bideratzen zen, ontzian gatzunetik eduki ondoren. Baina ateratzen dan produktua eta merkatuan duen onarpen handia dira hainbesteko lanaren egokitasuna neurtzeko termometrorik onena.
Zer gustatzen zaizu gehien zure lanetik?
Betidanik, jendearekiko hartu-emana gustatu zait. Eta, gainera, erabat asetzen nau ostalaritzak eman dizkidan askotariko ezagutzak praktikan jarri aha izateak gure produktu eta prozesuetatik egunero ikasten dudanarekin. Kontua ez da inori lezioak ematea, baina ikusten duzunean bezero batek zure iruzkinak baloratzen dituela, barneratzen dituela eta haren negozioarentzat onuragarriak direla, errealizatuta sentitzen zara. Jakina, nire lanaren zati txiki bat baino ez da hori, telefono eta bulego orduak baitaude, baina bezeroekiko une horietan gozatzen dut gehien nire lanbideaz.
Eta lantaldea nabarmenduko nuke. Oso profil desberdinetako pertsonak gara, oso ondo osatzen dugu elkar, eta hori lan-giroan nabaritzen da. Dena da errazagoa helburu komun bat lortzeko ahaleginak eta baliabideak aurrezten direnean. Benetan uste dut azken bezeroek hori igartzen dutela, eta horrelako organigrama baten ageriko aurpegia izateak harro jartzen nau.
Nolako etorkizuna du ALAKRANAk, zere ustez?
Echebastar enpresa beteranoa da, arrantzan 50 urte baino gehiagoko esperientzia du, baina Alakrana ibilbide luzeko marka gaztea da. Gogor lan egiten jarraitzen dugu merkatuan sendotzeko, baina oinarriak oso sendoak dira. Sinesgarritasun handiko marka da, iraunkortasuna, berrikuntza eta gardentasuna oso serio hartzen ditugulako. Kalitatea, bermea eta erantzukizuna bezeroek Alakrana markan nabaritzen dituzten ezaugarriak dira, eta horrek hobetzen jarraitzera bultzatzen gaitu.
Zinez gara tunaloverrak, eta gero eta bezero gehiagok horretan bat egiten dute gurekin. Bidaia hau elkarrekin egin dezagun arrazoiak ematen jarraituko dugu…
#Alakrana #Echebastar #SomosTunalovers #Atún