ECHEBASTAR hegalaburrak arrantzatzen dituen euskal konpainia da. Bermeon kokatuta dago eta 6 atunketariko flota du.
Hegalaburraren arrantzan 1967tik dihardugu, arrantza jasangarria, arrantza-produktuen erabilera arduratsua eta ingurumenarekiko errespetu handiena sustatuz.
Betidanik hegalaburra arrantzatzen aritu gara, ondoren kontserbagileei saltzeko. Eta horixe egiten jarraitzen dugu, baina, egun, gure azken belaunaldiko ahalmen teknologikoari eta gure know howari esker (esfortzu ekonomikoko eta giza esfortzuko urteetan zehar eskuratuta), negozio-ildo berria garatzen ari gara, azken kontsumitzaileari hegalabur ultraizoztua, ketuak eta kontserbak helarazteko helburuarekin.
Echebastar kalitatezko hegalabur ultraizoztua ekoizten duen konpainia nazional bakarra da, eta nazioarteko konpainia oso gutxik egiten dute. Atunketari-izozkailuetan egiten da, tradizioz gatzunetan izozteko diseinatuak. Gatzunetan izoztutako hegalaburra ohiko kontserbagileetara bideratzen dugu; aldiz, ultraizoztutako hegalaburra, (-60° C) Echebastarren gure ALAKRANA hegalaburra ekoiztera.



Gure ontziak

Aterpe Alai
![]()
Eraikitze urtea: 2019
MT edukiera: 1200
Ultra edukiera: 300

Euskadi Alai
![]()
Eraikitze urtea: 2015
MT edukiera: 1200
Ultra edukiera: 300

Jai Alai
![]()
Eraikitze urtea: 2015
MT edukiera: 1200
Ultra edukiera: 300

Izaro
![]()
Eraikitze urtea: 2014
MT edukiera: 1200
Ultra edukiera: 250

Alakrana
![]()
Eraikitze urtea: 2006
MT edukiera: 1600
Ultra edukiera: 100

Elai Alai
![]()
Eraikitze urtea: 1992
MT edukiera: 1200
Ultra edukiera: –
Egoitzak

Bermeo
Egoitza nagusia
Echebastar konpainiaren bulego nagusiak. Hemendik, gure jendearentzat eta gure jendearen alde lan egiten dugu.
MUELLE ERROXAPE S/N
48370 BERMEO
Tel: 946186500 / Email: info@echebastar.com

Erletxe
Ekoizpen-fabrika
Ultraizoztutako hegalaburra prozesatzeko fabrika. Hona ultraizoztutako hegalaburren trontzoak heltzen dira, eta hemendik gure Echebastarren ALAKRANA hegalaburra irteten da, jateko prest.
ERLETXE INDUSTRIALDEA
C PLATAFORMA, 19-20 PABILOIAK
48960 GALDAKAO (BIZKAIA)
Tel: 946334906 / Email: info@echebastar.com

Itsasoa
Gure langileen % 90aren egoitza

Modu jasangarrian balioa sortzen dugu eta itzulera sozialaren aldeko konpromisoa hartzen dugu.
Pertsonentzako etorkizun hobea sortu nahi dugu gure giza-taldearen laguntzaz.