Echebastarren konpromisoek mugak gainditzen jarraitzen dute. Vice aldizkari ospetsuak, artikulu bikain batean, gure konpainiak gardentasuna, jardunbide egokia eta jasangarritasuna sendotzeko egindako urratsen berri eman du.
Egin klik hemen Viceren artikulua irakurtzeko.
Vicek, egoitza New Yorken duen eta nazioartean ospe handikoa den hedabideak, lan ederra egin du gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugunon errealitatea ezagutzeko. Ildo horretan, Echebastarrek jasangarritasunaren alde egindako jarduketak azaltzen ditu artikuluak. Besteak beste, MSCrekiko duen konpromisoa azpimarratu du.
Kepa Etxebarria, Echebastarreko kontseilari ordezkaria, eta José Luis Jauregui, jasangarritasun-gaietarako Echebastarren aholkularia, Vicerekin bildu dira Jai Alain, gure sei ontzi atunketarietako batean. Han azaldu diete nortzuk garen, zer egiten dugun eta norantz goazen.
Gure izenaz harro gaude.
#Alakrana #Echebastar #SomosTunalovers #Atún