Silky Shark Tagging Proyect

Zetazko marrazoa (Carcharhinus falciformis) ur tropikaletako marrazo ozeanikoa da eta espezie kalteberen zerrendan dago (ETP). Zetazko marrazoaren arrantzatze ugari jasotzen duten arrantza-ontzidiaren segmentuak honako hauek dira: tretza, sare zuzenak eta jito-sareak.

 

Nahiz eta arrantza-konpainiek neurriak dituzten zetazko marrazoak itsasoratzean horiei egindako kalteak mugatzeko, Echebastarrek MSC (Marine Stewardship Council) egiaztapenaren baldintzetatik haratagoko konpromisoan lan egiten jarraitu nahi du.

Hala, jomuga ez diren arrain biziak itsasora bueltatzen dituen arrainak bereizteko sistema berria (gizakiaren esku-sartzerik ia gabekoa) bere ontzidian erabiltzeaz gain, Echebastarrek Silky Shark Tagging Proyect proiektua martxan jarri du.

 

 

Proiektu horren helburu nagusia zera da: atunaren inguraketa-arrantzan zetazko marrazoaren PRM (post release mortality) zein den jakitea. Horren bidez, alde batetik, espezie horren heriotza-tasa gutxiagotzeko gure jarduera egokien eragina aztertu ahal izango dugu; bestetik, eragin hori gehiago gutxiagotu lezaketen jarduera arduratsuen ahalmena ezagutu ahal izango dugu.

Zetazko marrazoa aukeratzea, satelite bidezko gailuekin markatzea eta geroko askatzea Echebastar eta Aztiko biologoz osatutako talde batek egingo du. Biologo-talde horrek gure JAI ALAI ontzian lan egingo du.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude