Aterpe Alai uretaratu da

Urtea hasi berri da eta Echebastar-en berri onekin jarraitzen dugu. Urtarrilaren 8an, asteartean, Santurtziko Zamakona Ontziolan gure itsasontzi berria, Aterpe Alai, uretaratu zen. Bataio ofiziala, baina, maiatzean izango da.

Hala, Aterpe Alai Echebastar-en seigarren ontzia izango da. Izaro (2014), Jai Alai (2015) eta EUSKADI ALAI (2015) bere kideek bezalaxe, ontzi berriak ere honako ezaugarri hauek izango ditu: aluminiozko zubia eta gainegitura; atuna -60 gradutan ultraizozteko tunelak; eremu seguruak itsaslapurretatik babesteko; eta arrantzatutako arrainak banantzeko sistema, helburu ez diren arrainak “ia giza esku-hartzerik gabe” itsasoratzen dituena.

Batzuek ontzia besterik ez dela esango dute. Guretzat izateko, sentitzeko modua da. Horregatik da Echebastar-en parte. Haziz. Amets eginez.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude