MSC EGUNEAN, ECHEBASTARREN BESTE KONPROMISO BAT

Gure hitza da. Gure konpromisoa. Gure izaera planeta honetako partaide izateko. Echebastarren guztiz konprometituta gaude arrantza jasangarriarekin, arrantza-produktuen erabilera arduratsuarekin eta ingurumenarekiko errespetu gorenarekin. Urrats eta ekintza guztiek ildo horiek jarraitzen dituzte. Gure bidea da.

Hala, Echebastarrek MSC agiria (Marine Stewardship Council) dauka. Etiketa horrek kontsumitzaileari bermatzen dio Echebastarren lanpo sabelmarradunaren arrantza eta ekoizpena irizpide jasangarri gorenekin egin direla. Izan ere, atun tropikalak inguraketaren bidezko arrantzan MSC agiria lortzen duen munduko lehenengo arrantza-enpresa gara.

Kontu hau ez da hemen bukatzen. Gure gardentasun-politikari eutsiz, MSC prozesuaren barruan egingo ditugun ekimen guztiak jakinaraziko ditugu. Egunez egun, urratsez urrats, ingurumenarekiko eta arrantza jasangarriarekiko dugun konpromisoa bermatzeko egingo ditugun ekintza guztiak ezagutzeko aukera izango duzue.

Ezberdinak gara. Tunaloverrak gara.

MSC EGUNEAN-i buruz gehiago jakiteko, sakatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.