Ocean Stewardship Fund-ek Echebastarren lana goretsi du

Echebastarren Jasangarritasunerako Lantaldeak MSC Ocean Stewardship Fund-en (OSFen) goraipamena jaso du.

MSC Ocean Stewardship Fund-en (OSF-en) helburua zera da: arrantzategi jasangarrien aurrerapenak bizkortzea eta NBEren Garapen Jasangarrirako 14. Helburua (Bizia Itsaspean) betetzen laguntzea. 2020. urtean, OSF-en ekarpenak espezie mehatxatuen gaineko eraginak gutxiagotzera bideratuta daude, baita abandonatutako arrantzarako tresnei (“ghost gear” deiturikoei) ekitera ere.

Oso harro gaude Echebastarren Jasangarritasunerako Lantaldea arrantza- eta ikerketa-proiektua gauzatzeko laguntza ekonomiko hori jasotzeko aukeratua izan delako, mundu osoan hautatu diren beste 14 proiekturekin batera.

Gure taldeak aurreikusitako jardueren artean, lauk OSF-en kofinantzaketa jasoko dute. Horietako bi gure MSC ziurtagiriarekin lotuta daude. Bestalde, beste biek MSC estandarretik haratago joateko daukagun asmoa islatzen dute. Izan ere, gure arrantzak ekosistemaren beste elementu batzuetan izan dezakeen eraginari buruzko informazioa hobetu dugu eta eragin horri buruzko ezagutza handitu ahal izan dugu.

 

 

OSF-en funtsek urteroko bigarren ikuskaritzako ziurtapen-baldintzak betetzeko jarduerei lagunduko diete. Horrez gain, beste arrantza-toki batzuen (MSC ziurtagiria lortu lezaketen horien) eragin metagarriek gure ziurtagiriarekiko izan litzatekeen ondorioak aztertuko ditugu. Horri esker, erronka berriei erantzuten proaktiboak izango gara.

AMG (Arrainak Metatzeko Gailua) ez-saredunen inguruan ekintzak egiten ditugu, ontzian beste uhar garraiatzailea daukagu helburu ez diren espezie biziak askatzeko, jardunbide egokiei buruz daukagun gidaliburua… Horiek guztiek gure arrantzaren eragina gutxiagotzen dute helburu ez diren espeziekiko. Hala ere, helburu ez diren espeziek, itsasoratu ondoren, bizirauteko ideia argia izan behar dugu. AZTI eta beste operadore batzuekin elkarlan osoan proiektu-pilotua betetzen saiatzen ari gara. Horren bidez, arazoaren zerizanaren aurretiazko ikuspegia lortuko dugu, eta ikerketa-ikuspuntu gisa erabili ahal izango da. Hala, beste interesdun batzuek ere aurrera eraman ahal izango dute.

Kepa Echevarriak, Echebastarren zuzendari nagusiak: “Poz handia ematen digu Ocean Stewardship Fund laguntzak jasotzeko aukeratuak izateak, BirdLife, WWF, IPNLF… bezalako erakundeekin batera. Izan ere, erakunde horiek abangoardian daude munduko ozeanoen babesean, arrantza jasangarriaren sustapenaren bidez. Horrek ekosistemaren beste elementuekiko eraginak gutxiagotzeko egiten ditugun ahalmenak balioesten ditu. Aldi berean, merkataritza-arrantza eraginkorra bermatzen dugu, jende ugariri arrantza-produktuak eskaintzen dizkiena eta mundu osoko bezeroak kalitate goreneko produktuez hornitzen dituena. OSF-en laguntzak geure jarduera bereziak osatuko ditu. Jarduera horiek askoz ere handiagoak dira, eta gure jasangarritasunerako lan-programaren baitan daude. Ziur gaude gure lanak interesdun askoren babesa izango duela eta interesdun horiek etorkizunean egingo duten lan garrantzitsuagoarentzat oinarria izango dela”.

 

 

Informazio gehiago eskuratzeko:

MSC International – Ocean Stewardship Fund (https://www.msc.org/what-we-are-doing/our-collective-impact/ocean-stewardship-fund)

MSC España (https://www.msc.org/es/sala-de-prensa/notas-de-prensa/MSC-Ocean-Stewardship-Fund-proyectos-proteccion-marina-financiados)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude