TiDES: Arrantza jasangarrirako adimen digitala

TiDES proiektuaren helburua plataforma digital adimendun bat garatzea da, arrantza-ontzien kudeaketa operatiboa eta energetikoa integratu eta optimizatzeko. Sistema bateratu horrek erabakiak denbora errealean hartzeko aukera emango du , hainbat aldagai konbinatuz, hala nola energia-kontsumoa, ekipoen egoera, nabigazio-ibilbideak eta arrantzatutakoaren aurreikus daitekeen balio ekonomikoa; horrela, kostuak murriztu eta sektorearen lehiakortasuna eta iraunkortasuna handitzen lagunduko du.

Ikuspegi teknologikotik, TiDESek arrantza-makinen elektrifikazio partziala bultzatzen du estrategia anitzeko sistemen bidez, energia baterietan berreskuratu eta biltegiratzen du, eta Machine Learning-en oinarritutako mantentze prediktiboko ereduak aplikatzen ditu itsasontziaren azpisistemak integratzen dituen plataforma zentralizatu baten barruan, haren energia-eraginkortasun globala optimizatzeko.

Ingurumenari dagokionez, proiektuak berotze globalerako ahalmen txikiko hozgarri naturalak dituzten ultraizozte-sistemen aldeko apustua egiten du, bai eta ikusmen artifizialean, sentsore akustikoetan eta ikaskuntza automatikoan oinarritutako harrapaketak iragartzeko teknologien aldekoa ere, biomasaren estimazioa eta arrantza-baliabideen kudeaketa jasangarria hobetuz.

 

 

TiDES proiektua bost enpresaz osaturiko partzuergo batean garatzen ari da, KUARI buru duela, TH COMPANY, Echebastar, ZUNIBAL eta KARELA SOLUTIONSekin batera, eta, gainera, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileen laguntza du: Tecnalia Research & Innovation, AZTI, NOVATTIA eta Euskal Herriko Unibertsitatea. Era berean, Hazitek I+Grako laguntza-programaren babesa jaso du, TiDES proiektua gauzatzeko. Programa hori Eusko Jaurlaritzak eta Europar Batasunak finantzatzen dute, EGEF 2021-2027 fondoaren bidez.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude