ONLINE DENDA

Gure sare sozialetan (Facebook, Instagram, Twitter, YouTube) kontatu genizun bezala, gure online denda ireki berri dugu.

Gure helburua argia da: zauden lekuan zaudela, Echebastar hegalabur garbia disfrutatu ahal izatea. Hala, hauxe da norabide horretan ematen dugun lehen pausua.

Hemendik aurrera, eskaria edozein gailutatik egin eta zeuk hautatutako helbidean jaso dezakezu, ezin errazago.

Gainera, “Tuna Lover” atalean izena ematen baduzu, zure erosketan % 5eko deskontua lortu ahal izango duzu. Deskontu hori dendako prezio guztiei automatikoki aplikatzen zaie zure kontutik sartzen bazara.

Gure produktu askoren pisua aldatu daitekeenez, lehendabizi e-maila jasoko dugu zure eskariarekin. Ondoren, gehienez ere 24 ordutan erantzungo dizugu zure erosketaren pisua eta prezioa zeintzuk diren esanez, ordaindu dezazun. Ordainketa egin eta gero, zure eskaria 24 ordu baino lehen jasoko duzu, penintsulako edozein lekutan.

Echebastar hegalaburra, % 100 osasuntsua, -60º C-tan ultraizoztua, gehigarri artifizial barik, goreneko freskotasun, zapore eta testurarekin, eta pack ezin hobean.

2 thoughts on “ONLINE DENDA

    • Egun on Iosu!

      Webean azaltzen dugu baina dei iezaguzu 946 334 906ra, edozein zalantzarekin.

      Eskerrik asko

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.