Atuna osasuntsu eta elikagarria da, proteinetan altua eta koipe eta kalorietan baxua. Munduan gehien kontsumitzen den arrain urdinetariko bat da. A, B (B2, B3, B6, B9 eta B12) eta D bitaminetan aberatsa, selenio dosi esanguratsua du eta mineral honek antioxidatzaile funtzioa dauka. 100 gramoko proportzio bakarrean egunerorako gomendagarri den %200a du.
Bere edukia proteinetan handia da, 100g bakoitzeko 30g ditu. Halaber, burdina, fosforoa, potasioa, magnesioa eta azido monoinsaturatu eta poliinsaturatu kopuru handia eskaintzen du, hauek osasunerako oso onuragarriak izanez. Omega-3ak gaixotasun kardiobaskularrak izateko arriskua murrizten laguntzen du. Mundu osoko hainbat azterlanetan erakusten denaren arabera, Omega 3an aberatsa den arrainaren kontsumoak bihotzeko arazoak izateko arriskua gutxitzen du. Beste ondorio positiboen artean, Omega 3ak propietate antiinflamatorioak ditu eta odol-presioa murrizten lagundu dezake. Honek, hodi zabaltzeile den potasio edukiarekin batera, atuna hipertentsioa duten pertsonen dietetarako elikagai ezin hobea bilakatzen du.
Bere edukiaren arabera, potasioari dagokionez 100 gramoko 320 mg ditu, eta sodioari dagokionez 50 mg, beraz atuna elikagai bikaina da sodio eta potasio oreka bat mantentzeko. Mineral horiek orekan dituzten elikagaiak kontsimitzea lagungarria da giltzurrunen funtzionamendurako. Immunitate-sistematentzako onuragarria da, hala nola, manganesoa, zinka edo selenioa bezalako antioxidatzaileak dituelako. Hauek erradikal askeek eragindako kalte oxidatiboa geldiarazten laguntzen dute.
Kontsumitu atuna, kontsumitu osasuna!