Konpromisoa eta ardura, inoiz baino gehiago

Konpromiso eta ideia argi jakin batzuekin jaio ginen. Gure baloreekiko eta gure bizitza ulertzeko moduarekiko zintzo hazi gara. Gaur, egoera zail honetan, Echebastarkideok zerbait esan behar dizugu.

Lehendabizikoa, garrantzitsuena: ez zaudete bakarrik. Ez gaude bakarrik. Komunitatea gara eta horrela jokatuko dugu. Oztopoak gainditzen eta aurrera egiten jakin izan duen gizartea gara. Horregatik, eta beste hainbat gauzarengatik, berehala utziko dugu atzean istorio hau.

Bitartean, Echebastarren ardura osoz jokatuko dugu. Alde batetik, gure langileenganako ardura, zaindu eta babestuko baititugu. Bestetik, elikagaien ekoizpen-katearekiko ardura. Beste modu batean esanda: zuenganako ardura.

Ez dizuegu hutsik egingo. Gure esku dagoen guztia egingo dugu gure jendearen segurtasuna bermatzeko. Era berean, gure bezeroen horniketa ere bermatuko dugu.

Hau guztia atzean utziko dugu. Hau guztia, egunen batean, elkartasunaren eta elkarrenganako laguntzaren adibide ederra izango da.

Besarkada handia, tunaloverrok.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.