Itziar Zabalak 23 urte ditu eta ospe handia du mundu mailako kirol eskaladan.
Euskadi eta Espainiako lehiaketetan garaipenak lortu ditu, gazteen txapelketetan zein absolutuan. Horrez gain, Solaris 8A+ ere lortu du Baltzola kobazuloetan (estatu-mailan erdietsi duen bigarren emakumea).
Hurrengo helburuak, lehiaketa nazionalez gain, Munduko Kopa eta 2020ko Tokioko Olinpiadak dira. Ezinezkoa dirudi, baina ahaleginak, ardurak eta kirol honekiko duen pasioak helburuak errealitate bihurtzen dituzte.
Itziar Zabala & Echebastar #guresustraiak