Echebastar, funtsean, familia da. Hasieratik izan ginen, behetik eta etxetik sortu ginenean. Orain bagara eta bihar ere izango gara. Hortxe dago, hain zuzen, istorio honen koxka: egunak pasa ahala, gero eta gehiago gara. Zuek zaudete, gu gaude… Eta gure ontziak ere badaude. Horiei buruz hitz egin nahi dizuet.
Oraingoz, munduko flota tunaloverrena itsasoko bost erraldoik osatzen dute: Euskadi Alai, Jai Alai, Izaro, Alakrana eta Elai Alai. Guztiak dira bereziak. Guztiak maite ditugu. Horregatik Echebastar ikurra daramate. Horregatik dira gure taldekideak. Familiakideak.
Bizitzak aurrera egiten du, eta denborak sorpresak dakartza beti. Gutxi barru, gure seigarren ontzia ikusiko duzu. Izan ere, munduratzen ari da. Apurka-apurka. Astiro, xehetasun txikiena ere zainduz. Maitasunez. Poztasunez. Echebastarren kide izango da eta.
Izena? Gutxi barru esango dizugu. Bitartean, jarrai dezagun esna amesten. Horregatik gara tunaloverrak.