Gaur gure mintzalaguna da…

José Luis Jauregui, Echebastarko Jasangarritasunerako Gaien arduraduna.

Pandemiak Echebastarko langileak ontzietan ustekabean harrapatu ditu?

Badakizuenez, mundu osoko enpresak ziurgabetasun eta asaldura izugarriak izaten ari dira koronabirusaren pandemia dela eta, baita Echebastar ere. Bereziki, horrek ekarri dituen nazioarteko bidaien murrizketengatik eta pertsonen mugimenduen mugaketengatik. Hala, ezin ditugu tripulazioen txandakatzeak egin itsasaldia edo oporraldia bukatzen dutenean.

Zein egoeratan daude langile horiek?

Itsasontziek itsas zabalean arrantzatzen jarraitzen dute, eta ezin dira tripulazioak txandakatu kanpaina amaitzen dutenean. Beraien esfortzuari esker, Echebastarrek gure bezeroei produktuak hornitzen jarraitzen du, eta, horri esker, kalitatezko atunaren mundu osoko eskaria bermatzen ari da. Hori dela eta, gure enpresak arrantzale horiei enpresarekiko konpromisoa eta leialtasuna eskertzen die. Itsasoan dauden horiek badakite ordezkoak eta guztiz merezitako oporrak izango dituztela, birusaren arriskua gutxiagotzen denean eta ohiko lan-eskemari ekiteko gai izango garenean. Gainera, berehala bermatu genuen lagun eta senideekin harreman birtual sendoa izan zezaten.

Zeintzuk dira Echebastarrek hartu zituen neurriak langileak babesteko, bai lehorrean bai itsasoan?

Ontzian dauden bitartean birusetik babesteko beharrezkoak diren neurri prebentiboak hartu ziren. Zehazki, itsasontzirako itxialdi-planak portuan dauden bitartean, inportatutako balizko kutsatzeak ekiditeko helburuarekin. Guztiei gorputzaren tenperatura etengabe kontrolatzen zaie, itsasoan zein lehorrean. Eta, batez ere, higiene arduratsua izatea. Une honetan, Echebastarren ontzidian ez dago koronabirus-kasu bat ere.

Zer iritzi daukazu orain arte igarotako egunei buruz?

Pandemia-egoera zoritxar honen hasieratik, jokabide-ereduak moldatu eta ikasi egin dira ontzian lan egiteko baldintzei dagokienez. Izan ere, egungo egoera oso normala da, kontuan izanda modu onenean gure gain hartu behar ditugun baldintzak. Harrotasunez betetzen nau zera adierazteak: Echebastarko tripulazioetako gehiengoa enpresako aspaldiko langileak dira, eta egoera ulertu eta onartu egiten dute.

Echebastarren lehorreko instalazioei dagokienez, martxan jarraitzen dute, osasun-agintaritzek ezarritako baldintzak betez. Ahal denean, lan telematikoa sustatzen da, eta langileak lanpostuetara joaten badira, kontrol hertsiak egiten dira (tenperatura erregistratzea, higienea, urruntze soziala…). Izan ere, helburua hauxe da: kontserbako atunaren eta ultraizozketa-lerro osoaren elikagai-horniketaren katean parte-hartze aktiboa mantentzea. Modu horretan, bezeroak, produktua jasotzen duenean, pandemiak eragindako baldintzak ahalik eta gutxien nabaritzea bermatzen dugu.

Nola eragiten dio egoera honek Echebastarren MSC egiaztapenari?

Garai honetan zehar, eta beti bezala, jasangarritasunerako baldintza gorenak zorrozki zaintzen eta ingurumena errespetatzen jarraitzen dugu arrantza egiten dugunean. Nahiz eta, zalantzarik gabe, nazioarteko, nazio barruko eta enpresako zenbait prozesutan atzerapenak egongo diren, gure 2020 – 21 lan-programarekin jarraitzen dugu, egiaztapena mantentzeko baldintzen mugak betetzeko asmoz.

Beste hedabide batzuetan jasotako informazioa:

MSC Responds to Coronavirus Pandemic and Allows Off-Site Audits (MSC)

MSC destaca la labor de Echebastar y Eroski como “héroes del océano” (Industrias Pesqueras)

Echebastar thanks crews for work efforts during pandemic (Atuna)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude