Etorkizuna elkarrekin eraikitzen

Gure eta zure etxeen arteko bidean gauza asko gertatzen dira. Alakrana atuna eskuartean daukazun momentuan, prozesu luze eta zaindua amaitzen da, zeinetan xehetasun txikiena ere kontuan izaten dugun. Hemen, Echebastar familian, pauso guztiak ezinbestekoak direlako. Horixe da gure harrotasuna. Horixe da gure bandera.

Horregatik Alakranako kideak gara. Horregatik ultraizozketan eta ekoizpen- eta horniketa-kateen kontrolean adituak gara. Hori guztia eta gehiago ere bagara. Egunero hazi egiten gara. Egunero Alakrana egiten dugu.

Bide honetan erronkak eta, beraz, beharrak ere hazten dira. Hori gertatzen denean, alboan bidelagun onenak izan behar dituzu. Eta Maersk-ek, munduko ontzi-enpresa handienak, argi dauka. Elkarrekin gehiago gara. Elkarrekin etorkizuna eraikitzen dugu.

Jarraian Maersk-ek gure etxeari buruz egin duen berria partekatzen dizuegu. Etxe hau zeurea ere bada, tunalover!

https://www.maersk.com/news/articles/2020/01/21/tuna-travels

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.