Echebastarrek Zero Plastiko Urdaibai ekimenarekin bat egin du

Itsasoko pertsonak gara. Printzipiodun pertsonak gara. Gure hitza eta gure ekintzak eskutik helduta doaz. Horregatik, gaur esan nahi dizugu konpromiso berria hartu dugula: Zero Plastiko Urdaibai ekimenaren parte gara.

 

Etorkizunera begirako proiektua da, eta urtez urte Urdaibain, Bermeo gure herria dagoen eskualdean, garatuko da. Lehenbiziko aldian, ekainaren 8an, ehunka pertsonek parte hartuko dute Urdaibai Biosfera Erreserbaren garbiketa kolektiboan. Kostaldean, ur-azalean eta itsas-hondoan, boluntario guztiok gure ekarpena egiten saiatuko gara. Ilusioz beteriko erronka da. Etorkizunera begirako erronka erraldoia da.

 

Eskualdean dauden hondakinak nabarmenki desagerrarazteaz gain, ekintza baliagarria izango da kostaldeko hondakinek (plastikoek batez ere) eragiten duten mundu-mailako arazoari buruz informatzeko eta kontzientziatzeko. Helburua sektore sozial guztiak biltzea eta kontzientziatzea da: ingurugiroa zaintzea oso garrantzitsua da, eta, zehazki, gure Urdaibai Biosfera Erreserba.

 

 

Echebastarrek tunalover guztiak animatzen zaituzte ekintza erraldoi honetan parte hartzera. Informazio gehiago eskuratzeko, http://www.zeroplastikourdaibai.eus/ web-orrialdea bisitatu dezakezue.

Tunaloverrak gara!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude