ECHEBASTARREK “MSC UP TO DATE” EKIMENAREN BERRI EMAN DU

Pasioa egiten dugunagatik, ohitura, berrikuntza eta… gardentasuna. Ematen ditugun urrats guztiek gure bizitza ulertzeko modua jarraitzen dute. Horregatik hemen gaude. Horregatik hazten segitu nahi dugu, zurekin.

Horregatik guztiagatik, MSC-en (Marine Stewardship Council) egiaztagiria lortzen duen atun tropikalen mundu-mailako lehenengo arrantza-enpresa gara. Inguraketa bidezko arrantzan, MSC kontseilua arrantza-toki iraunkorrak eta ondo kudeatuak ziurtatzen dituen goreneko organo independentea da.

Bide horretan gaude, eta zuzen jarraituko dugu. Izan ere, zeu ere prozesuan lekuko eta parte-hartzaile izatea nahi dugu. Hori dela eta, Echebastarren MSC UP TO DATE ekimena martxan jarri dugu. Horri esker, etorkizun hobearen alde lan egiteko gauzatzen ditugun ekimen guztien berri izango duzu.

Behean dagoen estekan Echebastarrek MSC prozesuaren esparruaren barruan ematen dituen urratsen berri izan ahalko duzu. Horrez gain, izena ere eman dezakezu azken berriak ezagutzeko edo interesdun erakunde gisa parte hartzeko.

Etorri gugana. Ezagutu zergatik garen garen modukoak. Zeu ere izan zaitez tunalover.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude