Echebastarren produktuen segurtasun, kalitate eta osasungarritasunaren aldeko apustuak nazioarteko beste aintzatespen bat lortu du. Atun-konpainia honek IFS Food egiaztapena lortu du, eta horrek Alakrana atunaren ekoizpenari bermetasun-plusa ematen dio.
IFS siglek International Food Standard esan nahi dute eta, BRC-rekin batera, elikagaigintzan gehien erabiltzen diren estandarrak dira ekoitzitako produktuen segurtasuna bermatzeko.
Alde batetik, ISO arauak dauzkagu, hau da, enpresa baten kalitatea kudeatzeko sistema ziurtatzen dituztenak. Bestetik, IFS Food beste egiaztapen-mota bat da, hots, bermatzen du elikagaiak kalterik jasan gabe ekoitzi direla eta merkaturatutako produktuen osasungarritasuna aproposa dela.
Era berean, IFS egiaztapenak aditzera ematen du enpresak prozesu egokiak ezarri dituela ekoizten dituen produktuen segurtasuna bermatzeko eta bezeroen zehaztapenak errespetatzen dituela adierazteko.