Une biziak. Eskuekin ukitu daitezkeen ametsak. Eta lana, lan handia. Azken asteetan zehar, Echebastar buru-belarri aritu da gure jarraitzaileekin konektatzeko, gure tunalovers-ekin bat egiteko. Horretarako, sare sozialak, online-denda, herriko supermerkatuko apalak eta abar erabili ditugu, baita Bermeoko Arrain Azoka ere, maiatzaren 18, 19 eta 20an izandakoa.
Echebastarren presentzia Arrain Azokan nabarmen nabaritu zuten bertaratutakoek. Hiru egunetan zehar, gure salmahaiak izugarrizko mugimendua izan zuen. Dastaketak, aholkuak, produktuak edonoren esku… Harrigarria benetan.
Horrez gain, Arrain Azoka hasi baino ordu batzuk lehenago, Echebastar izena Getariako Balenciaga Museoan egon zen. Bertan, aurreko ostegunean, maiatzaren 17an, Cluster Eguna izan zen, Euskadiko Elikaduraren Klusterrak antolatua. Horretan ere gure produktu guztietan eskaintzen dugun atuna –eta atuna besterik ez– izan genuen.
Ontzi hau mugitu egiten da. Itsasoa zeu zara.