Berri onak ALAKRANAren etxean. Echebastarrek BTEM 2019 saria (Euskadiko Elikadura Berrikuntzaren sariak, Euskadiko Elikaduraren Clusterrak eta AZTIk sustatuak) irabazi du, produktuen kategorian. Epaimahaiak sari hori gure enpresari eman dio “merkatuan arrakastaz sartu duelako kalitate bereiziko eta baio erantsi handiko produktu berritzailea”. Produktu hori atun ultraizoztuaren salerosketa-lerro berria da, ALAKRANA markarekin merkaturatzen dena.
“Berrikuntza honekin, Echebastar gai izan da lehiakideekin alderatuta balio argia eta bereizia duen proposamena kontsumitzaileari eskaintzeko. Kategorian orijinaltasuna eskaini du, bihozberatasuna, elkarbizitza eta jasangarritasuna bezalako alderdiak ekarri dituelako”, adierazi du BTEM 2019 sariko epaimahaiak.
Ildo horretan, “produktu garbia, hainbat formatu eta errezetatan aurkeztua, hala nola tataki edo ketua” den gure eskaintza balioetsi da. Horrez gain, azpimarratzen da “ultraizozketa-sistemaren bidez eta ekoizpen-kate guztiaren kontrolaren bidez”, Echebastarrek “produktu % 100 naturala, gehigarririk gabea, urte osoan zehar” eskaintzen duela. “Hori guztia arrantza jasangarriarekiko konpromisoarekin”.
Bestalde, epaimahaiak “oso positiboki” baloratu ditu ALAKRANAk sustatzen dituen ingurumenaren hobekuntzarekin lotutako alderdiak. Zentzu horretan, nabarmendu du “baliabidearen jasangarritasunarekin, praktika onekin eta ingurumenarekiko errespetu handienarekin konprometitutako produktua” dela.
Gainera, gogorarazten du Echebastarrek MSC programaren (Marine Stewardship Council) egiaztapena duela. Horrek “kontsumitzaileari bermatzen dio atuna harrapatu eta ekoitzi dela arrantza arduratsuaren goreneko irizpideak kontuan hartuz”.
Era berean, BTEM sariak balioesten du “[Echebastarrek] arrantza-sektoretik kontsumitzailearengana duen balio-proposamen berritzailea”, “modu aitzindarian, balio-kate guztian arrantza jasangarriarekiko konpromisoa” egituratzen ahalbidetzen duena.
Halaber, epaimahaiak ALAKRANAren ultraizozketa-lerroaren “hazkuntza esanguratsu eta zabadua” azpimarratu du. “Azken lau urteotan modu esponentzialean hazi dela” adierazi du, eta “salmenta-kopuruaren gorakadek merkatuak berrikuntza horrekiko duen interes argia erakusten dute”.
Sari-banaketaren gala azaroaren 21ean izango da, Bilboko Bizkaia Aretoan.