Aterpe Alai, egia bihurtu den beste amets bat

Echebastar-en ontzi berriak dagoeneko izena du: Aterpe Alai. Gure enpresaren ontzidiko seigarren partaidea izango da. Santurtziko Zamakona Ontziolan eraikitzen ari da, eta martxa egokian doa: gero eta gutxiago falta da itsasoan ikusi ahal izateko.

“Aterpe Alai”. Hitz biek gure ontzi bakoitzak adierazten duena ezin hobeki laburbiltzen du. Bertan bizi gara, bertan lanean dihardugu. Bertan bilakatzen dugu egia guztion artean gauzatzen ari garen ametsa.

Izaro (2014), Jai Alai (2015) eta Euskadi Alai (2015) bere kideek bezalaxe, ontzi berriak ere honako ezaugarri hauek izango ditu: aluminiozko zubia eta gainegitura; atuna -60 gradutan ultraizozteko tunelak; eremu seguruak itsaslapurretatik babesteko; eta arrantzatutako arrainak banantzeko sistema, helburu ez diren arrainak “ia giza esku-hartzerik gabe” itsasoratzen dituena.

Itsasoan ikusi arte.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude